eu | fr
AurkezpenaEgitarauaInformazio praktikoakLaguntzaileAntolatzaileakArgazkiakDokumentuak

Mintzalasai afitxa

Lehen hitzak euskaraz

Biarritzen eta Euskal herrian, Euskararen etorkizunaz axolaturik, 25 eragile batu dira 2011. urteaz geroztik. Gure xedea, urtean behin Euskararen erabilera, erakargarritasuna eta ikusgarritasuna ardatz duten egunak antolatzea da... urte osoan euskaraz bizitzearen bidean!

Euskalduna naiz eta harro nago

Badakigu gaurko egunean, euskaraz bizitzea ez dela beti errexa, oro gainetik hirietan bizi garen euskaldunontzat. Anonimotasuna, hizkuntza paisaia elebakarra, merkatarien ezezagutza... Gehienetan zaila zaigu norekin euskaraz egiten ahal den jakitea.

Baina "gutti gira" pentsatu ordez, zergatik ez ginuke kontsideratuko "uste baino gehiago" girela?!...

Gure praktikak aldatuz

Ideia hortarik abiatuta, has gaitezen edozein egoeratan lehen hitzak guttienez euskaraz erraten.

Autobusera igotzean, okindegira sartzean, Herriko etxeko harreran, haur parkean, lantokian... lehen hitzak beti euskaraz! Gure hiztun izatea hobeki bizitzeko aukera berriak zabalduko ditu, estres linguistikoa saihestuz, solaskide euskaldun berriak deskubrituz eta euskara ikusezinetik ateraz.

Gure jokamoldea aldatuz, gure ingurune guzia eraldatzeko gaitasuna dugu: ohiturak, mekanismoak, zerbitzuak... aldaketa handia euskararentzat!

Euskaraz goza

Badakigu indarrean diren hizkuntza politikak oraindik eskasak direla beharrezko emaitza sakonak eragiteko. Baina nehorren nahikeria itxoin gabe, gauza asko egin ditzakegu, gure buruak aktibatzen hasiz.

Bitartean, hor duzue Mintzalasaien 4. edizioa. Iaz landatu egitaraua, indarturik dator. Plazerra, formakuntza, aisialdia, gogoeta, aniztasuna, kultura, besta... euskarak ere baditu hamaika aurpegi.

MINTZALASAI 2015

  • 7 egun.
  • 70 hitz ordu.
  • 25 elkarte antolatzaile.
  • 50 egitura parte hartzaile.
  • 100 pertsona laguntzaile.

Bai Euskarari | Zerbitzua eta Lana euskaraz Euskara Biarritz

> MINTZALASAI Elkartea - Elkarteen etxea - Erresistenteen plaza - 64200 BIARRITZ | 06 16 71 06 31

Harremana | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2013